XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beasaingo Ikastolaren festa azken txanpan

Abenduaren 18an inauguratu zen Beasaingo Ikastola Eguberriz: hitza bihotzari eta euskara bizitzari lemapean egiten ari den egitarau sorta.

Inaugurazio ekitaldian, Jose Mari Agirre Kultura Sailburuordea, Jon Jauregi alkatea eta Udaleko 6 zinegotzi izan ziren; beste hainbat gonbidaturen artean.

Ekitaldi asko burutu dira dagoeneko, eta antolatzaileek adierazi digutenez, arrakasta osoz ari dira ospatzen.

Aurrera begira dauden ekitaldirik nagusienak hauek dira: urtarrilaren 1ean, Benito Lertxundi eta Antton Valverderen kontzertua, urtarrilaren 2an komunikabideen azoka eta bertso jaialdi berezia eta urtarrilaren 3an, herri kirol saio berezia.